Ikusmen arazoak prebenitu, hauteman eta konpontzen ditugu, bezero bakoitzarentzat egokiak diren tratamenduekin.
Entzumen arazoak hautematen ditugu eta tratamendurik egokiena eskaintzen diegu bezeroei.
Ez itxaron gehiago eta deitu 943 027 342 telefono-zenbakira hitzordua eskatzeko!
Jauregi Optikan gure bezeroak gogobetetzeko ilusioarekin lan egiten dugu, ikusmenaren eta entzumenaren diagnostiko eta tratamendu osoa eskainiz. Labur esanda, berehalako arreta pertsonalizatua eta gertukoa eskaintzen dugu, bezero bakoitzaren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko.
Zure begirada zaintzen dugu, zure ikusmenaren eta entzumenaren egoera aztertuz.
Betaurrekoak gogoko ditugu, eta Europako azoketara joaten gara gure bezeroei betaurrekorik politenak eskaintzeko.
Bezero bakoitzaren neurrira egiten ditugu lenteak, beharrak eta lanbidea aintzat hartuta. Lenteak zentratzen ditugu argazkien bitartez.
Begiko tensioa neurtzen dugu.
Kornea osoa aztertzen du, alterazioak eta begi lehorra hautemanez. Halaber, lentillak egokitzen ditugu.
Begiko egiturak aztertu eta begitako gaixotasunak hautematen ditu.
Begi-hondoaren kalitate handiko argazkiak ateratzen ditu. Erretinan adituak diren medikuek egindako txostena emango dizugu 48 ordutan.
Gure helburu nagusia begietako osasuna da. Begi-errefrakzio onaz gain, oso garrantzitsua da ikusmenaren azterketa on bat egitea, arazo posibleak goiz hauteman ahal izateko. Horretarako, hainbat prozedura kliniko daude:
OPTretinak zure eskura jartzen du zure ikusmena salba dezakeen froga fotografikoa. Izan ere, bazenekien itsu geratzen diren pertsonen %80ak sahiestu zezaketela?.
Proba erraz, azkar eta mingabe baten bitartez, itsutasuna eta ikusmenarekin lotutako bestelako gaixotasun batzuk (glaukoma, makula-endekapena, erretinopatia diabetikoa, erretina askatzea, eta abar) hauteman ditzakegu, bai eta gaixotasun sistemikoak ere (hipertentsio arteriala, diabetesa, eta abar).
Erretinan adituak direnek txosten bat egiten dute 48 ordutan eta begi-hondoaren memoria bat egiten dute, konponbidea eskainiz.
Pertsona askok audifonoak erabiltzen dituzte eta ez dira nabaritzen.
Audifonoetan azken teknologia dugu.
Etengabeko prestakuntza-prozesuan gaude.
Kalitate goreneko audiofonoak.
Saldu ondoko eta mantentze-lanetako zerbitzu bikaina.
Gela intsonorizatua, hobeto neurtu eta doitzeko.
Eska ezazu hitzordua telefonoz edo mezu elektroniko bat bidaliz, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.
Nafarroa Etorbidea, 13
20200 - Beasain, Guipuzcoa
943 02 73 42
688 743 177
jauregioptika@gmail.com
Astelehenetik ostiralera 09:30etatik 13:00ak arte eta 15:00etatik 19:00ak arte
Larunbatak 09:30etatik 13:00ak arte